23
Abr
07

Jaizkibelgo superportua

Tamaina honetako azpiegitura baten atzean, logikoki, beharrizan bat egon behar du. Ezin da azpiegitura bat planteatu eta ondoren justifikazioak bilatu, ezin da azpiegitura bat eraiki eta ondoren honi erabilgarritasuna aurkitu. Beharrizan hori existituz gero ere, hori konpontzeko moduak aztertu egin behar dira.

Euskal Herriak dituen pasaietatik eta ingurugirorik eder eta aberatsenetarikoa da, Jaizkibelgo mendia. Orain dela gutxi Eusko Alkartasunako parlamentari den Begoña Lasagabasterrek laburtzen zuen moduan , Europar Batasunarentzat hau zaindu beharreko ingurugiroa da, eta Babes bereziko zonaldea deklaratzeko prozesuan dago, modu berean, gogorarazi beharra dago 16 habitat babestu dituela bere barne,35 fauna espezie eta 5 landare espezie (ikusi http://www.nodo50.org/jaizkibel/?q=node/98 )  . Hauek eta beste hainbat arrazoiengatik (arrazoi zientifiko eta ingurugiro-argudioak, noski) eremu hau hurrengo plan eta programen barnean dago:

  • Lurralde plan sektoriala (PTS)
  • Catalogo abierto de Espacios de Inters Naturalistico de la CAPV
  • Catalogo Abierto de Espacios Naturales Relevantes de la CAPV
  • Red Natura 2000* europarra
  • Declaracion de importancia comunitaria por la UE
  • Area de interes faunistico
  • Catalogo nacional de especies amenazadas y altas concentraciones de elementos endemicos

En este tema nos encontramos con los tipicos extremos politicos vascos: Por un lado tenemos a un PNV prepotente, que nos propone un puerto sin dar mas explicaciones, ni las minimamente necesarias y que nos pide que simplemente confiemos en él… demasiado pedir a estas alturas Por otro lado tenemos al entorno del MLNV que hace lo unico que ha hecho y que parece sabe hacer, criticar destructivamente, con el unico objetivo de criticar en si mismo. Da un “no” como respuesta, pero un “no” sin argumentos, sin razones, sin reflexiones, un no que en este caso, como en muchos otros a lo unico que nos lleva es a la deslegitimación de los que probablemente después de analizar la propuesta diremos que no. 

Bi mutur hauen erdian dugu Eusko Alkartasunaren jarrera. Alde batetik hasiera batetik proiektua ez du onartu, lehenik azterketa bat egin behar baita. Ondoren, lehen proiektua (portua Itsas labarrean zuzenean jartzearena) guztiz sostengaezina dela ikusirik honi ezetz esan. Azkena, honen alternatiba den uharte portua delako aztertu behar dela baieztatu du.

Zinegotziak, politikariak, parlamentariak… hauek ez dira gaian jantziak dauden pertsonak; ingurumen-azterketa bat, azterketa ekonomiko bat, sozial bat behar dira, eta ondoren hartuko da erabakia, ez lehenago. Jakina da baita, horietako azterketa batzuk PNVk kontrolatutako Gipuzkoako Diputazioak ezkutatu egin dituela. Ondorioa argia da, proiektua ez da ustetara eman nahi duten bezain onuragarria eta azterketa oraindik eta sakonagoa izan behar du.


1 Respuesta a “Jaizkibelgo superportua”


  1. 1 Ni
    2007k2007 Abril 24 a las 11:05 pm

    Ohore bat da lehen gomentarioa ipintzea hemen, zure webgunean. Espero dut, benetan, zoriontsua izatea.

    Egia da, bai, beharrezkoa da guren artean partehartzaile prozesuak martxan jartzea. Lehengo eta behi beharrak ipini behar dugu mahai gaiean, ez gero, gero gure lurra berrezkuratzeko diru asko behar du eta. Eta gure gizartea lehenengo mundian egon arren ez da dirutsua. Ingurugiroa ERE errespetatu behar dugu behingoz eta beti. Orduan. Orduan zer daukaguna konserbatzea eta indartzea guztion artean eukitzeko ta disfrutzatzeko funtzeskoa da.

    Ez ahaztu inoiz Seattle jauna esan zuena amerikan. Lurra ez da geurea. Guk gaude lur gainean.


Escribe un comentario