Archivos para Junio 2007

29
Jun
07

Euskal Herria… asmaketa ote?

Antzuolako alardea 

Arrazoi desberdinengatik Gipuzkoako barnealdeko herri baten jaiei buruzko informazioa iritsi zait, Antzuola. Deba Garaiko herri honen jaiak, herritar eta kanpotarrei ondo pasarazteaz gain herriko (Antzuolako eta Euskal Herriko) historia gogora ekartzen laguntzen digu.

Antzuolan “Mairuaren alardea” deituriko desfilea egiten da. Herriko udalaren webgunean esplikatzen den bezala “Euskal Herriak antolamendu militar propioaren eskubidea izan zuen 1876 urtera arte.  Euskal ejertzitoaren oinarrian udal miliziak zeuden foru aginduari jarraituz, 18tik 60 urtera bitarteko gizonezko guztiek armen zerbitzua bete behar zuten udal eraketaren aginduz. Beraz, milizia hauen barruan konpainiak osatzen ziren herriko jendearekin, buruzagi herriko alkatea zelarik. Ondorioz, armak aztertzeko, guda-gizonak zeintzuk ziren jakiteko eta trebatzeko, urtero, alardea egin behar zen herriko plazan”

Foruen galerarekin berezko antolamendu militarra galdu bazen ere, herri askotan desfilea mantendu zen, normalean gertakari historiko bat gogoratzeko. Antzuolan konkretuki, 920ko uztailaren 26an jazo zen gudan Antzuolako konpainiak Nafarroan eginikoa gogoratzen da; herri-ohiturek diotenez Abd al-Rahman III.aren aurkaka borrokatu zuten, nafarrekin batera.

Gertakari hori gogoratuz Jose Maria Iparragirre urretxuarrak 1878 inguruan idatziriko bertsoak abesten dira alardean. III. Karlistada galdua zen, baina halere euskaldunak euskaldun sentitzen jarraitzen zuten, eta antzuolatarrek (eta orokorrean gipuzkoarrek) nafarrekin zuten harremana goraipatzen dute, harreman sakona, denak baikara euskaldunak.

Orain dela gutxi Carlos Garaikoetxea Lehendakariak egunkarietan publikatutako idatzi batean esaten zuen bezala, Euskal Herria ez da gaur egungo asmaketa bat, lurralde honetako biztanleak urteak daramatzagu euskaraz hitz egiten eta euskaldun izaten.

Hemen uzten dizkizuet XIX. mendeko bertsoak eta begiratu bereziki azken bertsoa: 

1)Nafarrak On Garzia
errege zutela,
odolez estali zan
bai Balde-junkera:
afrikanoak, orruz
legoiak bezala,
zioten kristau bizirik
utzi bear ez zela.

2)Baiña euskaldunak,
Laurak bat aurrera!
zioten: fedeagatik
Danok ilgo gera;
Jo!… jo eta ez eman
Pauso bat atzera…
Gurea izan arte
Mairuen bandera.

3) Mutillak…ara non
illargi erdia; arrapatu dezagun
naiz galdu bizia;
emen degu bandera,
upa Euskal-erria
Eta Antzuola´rentzat
onra eta gloria.

4)San Juan Uzarraga´ko
seme txit argiak
ziran Balde-junqueran
irabazliak;
batzar etxean dauden
illargi erdiak
dira Antzuola´rentzat
txit onragarriak.

5) Esan, adiskideak,
orduan bezala,
Nafarroakin gaur ere
anaiak gerala;
bat da gure izarra,
bat gure bandera:
esan beti Laurak-bat
izan nahi degula
 

26
Jun
07

Historia biziberrituz

Aste bukaera honetan inauguratua izan da Alaburtzan Pasaiako bale labe berria. XVI. mendeko balezaleen labearen antzera egin dute erreplika, harriz eta egurrez.

Xabier Agote, Albaolako presidenteak adierazi zuenez, «Labe honen eraikuntzarekin galdutako historiaren zati bat transmititu nahi izan dugu». Labeetan, egurrarekin sua egiten zuten, eta lapikoetan balearen gantza jarrita, hura urtu eta olioa lortzen zuten XVI. mendean. Olio horrek ez zuenez kerik botatzen, ez eta usairik ere, argia egiteko oso erabilia zen. Itsas ondarea berreskuratzeko ez ezik, turismorako baliagarri izatea nahi dute: «Gure asmoa herria dinamizatzea ere bada» esan zuen Agotek.

Bertaratu ziren ordezkari politiko eta komunikabideek hondartza garbi bat aurkitu zuten, izan ere, orain dela bi aste sanjuandar askok auzo elkartearen deiari erantzunez Alaburtza garbitu zuten. Oraingoan ere ez zuten udalaren utzikeriaz kexatzeko aukera galdu, pankarta baten bidez.

Pasaia-Lezo ikastetxeko ikasleen laguntzarekin Albaola elkartekoak aintzinean gertatzen zena biziberritu zuten.

Alabortzara iristean, mendian gora koloretako bandera biziak ikus zitezkeen, eta oihuak entzun: «Baleaaaa!». Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak mendi puntatik ari ziren, balea noiz agertuko zain arrantzaleei ohartarazteko. Oihuak entzun bezain laster Beothuk bale txalupan ari zirenak hondartzaraino gerturatu ziren, arpoiaren bila. Dagoeneko labea piztuta zegoen, balea arrantzatu ondoren, koipea urtzen jarri ahal izateko.

Labearen ingurukoak azaltzeko jarri duten plaka estalgabetu eta ordezkari politikoen txanda iritsi zen, ondoren. Pasaiako alkate Maider Ziganda izan zen hitza hartzen lehena, eta, ondoren, Kanadako enbaxadorearen ordezkari Laura Ballesteros. Jon Maiak Pasaiako baleazaleen omenez kantatutako bertsoekin bukatu zen ekitaldia.

18
Jun
07

San Pedro empieza con fuerza

La trainera sanpedrotarra logro un 5º puesto en la regata que se disputo el sabado en Mutriku, enseñando que estan preparados para afrontar la inminente temporada en la ACT.

 Koxtapek ere hurrengo urtean TKE ligan egoteko borrokatuko duela erakutsi zuen, 9. postuam klasifikatuz.

 Bestalde Hondarrabiak eraman zuen bandera, Oriori, bigarren klasifikaturiko traineruari, 4 segundu ateraz.