Hauteskundeetako emaitzei buruz Xabier Kintanak Berria egunkarian idatzi bat plazaratu du. Ashetek bere euskarazko blogean jarritakoan oinarrituz Kintana jaunak esandakoan sakonduko dut.
Umeentzako ipuinak idaztea ondo ematen bazaio ere, egunkari batean publikatuko den idatziak gorde behar lukeen gutxienekoa gordetzeko gai ere ez da izan Kintana jauna, errespetua.
Errespetua hasteko irakurleei, ezin delako esan, objetiboki, Eusko Alkartasunak hauteskunde hauetan deskalabrua jaso duenik. Inkestek Euskal Autonomi Erkidekogo (EAE) erakunde nagusietatik desagerrarazten zuten bitartean EAk Gasteiz eta Donostiako udaletan ordezkariak lortu ditu, eta baita Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Batzar Nagusietan ere, Gipuzkoan 3. talde parlamentaria izatea lortuz( 7 eserleku, inkestek 0-2 “aurreikusten” zituzten bitartean). Udal guztietan lorturiko eserlekuak batuz gainera EAk 200 baino gehiago lortu ditu, eta EB-Aralar, botuemale abertzale eta ezkertiarren bozka jaso nahi zituenak, ez da koalizioan 100 zinegotzietara iritsi.
Bestalde Kintana jaunak ez dio inongo errespeturik gordetzen ez Eusko Alkartasuna alderdiari, ez bere zuzendaritzari (honen dimisioa eskatzeko balentria du idazleak) eta ezta bere afiliatu eta jarraitzaileei. Bakarrik joatearen erabaki ausart eta beharrezkoa bi kongresutan hartu baitzen, (bata ohikoa eta bestea ez-ohikoa). Ez zen, inola ere, zuzendaritzaren erabaki unilateral eta ergela izan, baizik eta alderdiaren militantziaren erreflexio sakon eta zabala.
Nahikoa da jada, PNVren galera besteoi emendatu nahiak ez du ez buru eta ez hankarik, teorian (inkesten arabera) PNVk koalizioaren botu guztiak jasoko zituen, eta Irungo Ogasunean, Osakidetzan edo Espainiarekiko eginiko politikak, adibidez, premiatuak izango ziren botuemaleen aldetik. Praktikan, ordea, Eusko Alkartasunak bizirik dirau, azken urteotan baino askoz biziago agian, Euskal Herri batu, kohesionatu, aske eta justuaren defentsan. PNV, Euskal Herriko betiko alderdia, beti irabazi behar lukeena, Gipuzkoako 2. alderdia izatera pasa da (3. ez esatea arren) eta Arabako 3.a. Nork jaso du deskalabrua?