Archivos para 16/06/07

16
Jun
07

Alkatesa berria Pasaian

Pasaiako Udala

 Gaur goizean, maiatzaren 27an hautatutako zinegotziek Pasaiako alkatesa berria izendatu dute, Maider Ziganda.

Espainiako konstituzioa onartzen zutela zin egin ondoren (gehienek hala beharrez egin dutela argiturik) 4 zinegotzi aurkeztu dira alkate postura: Maider Ziganda (EAE-ANVren zerrendaburua), Izaskun Gomez (PSE-EEren alkategaia), Xavier Pombo (EB-Aralarren zerrendaburua) eta Miriam Cano (EAren zerrendako lehenengoa).

Beren burua aurkeztu duten guztiek beren alderdiaren babesa jaso dute bakarrik, Izaskun Gomez izan ezik, PPko zinegotziaren botoa ere jaso duelarik. Gauzak horrela, Maider Zigandak 7 boto jaso ditu, Izaskun Gomezek 6, eta Xavier Pombok eta Miriam Canok bana. Bi botu txuri egon dira eta ,ondorioz, Maider Ziganda bihurtu da Pasaiako alkatesa berria.

EAE-ANVk, ordea, ez du gehiengo absoluturik, eta ondorioz, oposizioan dauden alderdi batzuen edo baten babesa beharko du ekimenak aurrera ateratzeko.