Larunbatean TKE ligako estropada izan genuen herrian. San Pedroko balkoiak morez jantzi ziren, herriko traineruari ahalik eta animo gehien eman nahian.
Halere, Libiakoek ezin izan zuten estropada irabazi, sanpedrotar askok amesten zuten bezala eta 9. postuan bukatu zuen, zazpigarren bukatu zuen Zarautzetik bi segundotara.
Igandean Plentziako estropadan Pasaiak duen ordezkari bakarrak 8. postuan bukatu zuen, eta besteen emaitzak ikusita 7. postuan dago sailkapen orokorrean. 33 puntu dauzka, 9. dagoen Zumaiaren berdiñak.
Hurrengoa hau duzue azkensailkapen orokorra:
TALDEA PUNTUAK
| 1 | Candy ORIO G.Eibar | 65 |
| 2 | Urdaibai Umpro Avia | 63 |
| 3 | Hondarribia Pasquier | 51 |
| 4 | Zarautz Inmob. Orio | 47 |
| 5 | Castro | 44 |
| 6 | Laredo Urcabal | 41 |
| 7 | San Pedro Ecolmare | 33 |
| 8 | Pedreña | 33 |
| 9 | Zumaia Altuna y Uria | 33 |
| 10 | Mecos Mondariz | 25 |
| 11 | Arkote | 18 |
| 12 | Cabo da Cruz | 15 |