Pasaitarrok alai egoteko arrazoi anitz ditugu, kirolari dagokionean behintzat.

Pasai San Pedroko eta Donibaneko arraun taldeek egindako lan txukunaren ondoren (lehenengoa TKE ligako 6. postua eskuratuz eta bigarrenak KAE ligako 2.a izatea lortuz), Mikel Astarlozak Frantziako Tourrean egiten ari den lana bikaina da.
Sanpedrotarrak, Frantziako Tourreko 4 etapa egin ondoren sailkapen orokorrean 11. postuan dago. Astarloza da lehen euskalduna, eta bere taldeko (Euskaltel-Euskadiko) lehena ere sailkapen orokorrean.