Udara dator, eta horrekin oporrak, herritako festak (Sanpedroak eta Sanjuanak hemen daude), eta kostaldeko askok hainbeste gogoko ditugun estropadak, eta baita kostaldekoak ez direnek ere (Tolosa edo Hernani, adibidez). Datorren astean TKE liga hasiko da Zaragozan; ziur San Pedrok estropada ederra egingo duela, urteari hasiera ona emanez.
Bestalde Donibaneko eta Trintxerpeko traineruak ere hor ditugu, bata lehenengo mailara igo nahian, eta besteak ere lan txukuna egitekotan.
Zorte ona izan dezatela ba denek, eta hoberenak (pasaitarrak) irabazi dezala!